Zer da
“Zinema arte kolektiboa da, eta pertsona askoren laguntza behar du istorio bati bizia emateko.” Agnés Varda
Ikus-entzunezko magiaren atzeko ekipoa ezagutu
Erreparatu al diezu inoiz film baten kreditue? Ikus-entzunezko ekoizpen batean lan egiten duten pertsonen kopuruaz ohartu al zara?
Pelikula bat dela edo iragarki bat dela, bideo bakoitzaren atzean lan handia dago. Ehunka zeregin daude, eta guk esperientzia dugu hainbat arlotan. Gure kolaboratzaileekin batera ekoizpen zinematografikoetan, multimedian eta publizitate errealizazioan espezializatutako lan taldeak osatzen ditugu ikus-entzunezko sektoreko beste ekoizetxeei zerbitzuak eskeintzeko.









Zeintzuk
01
Ekoizpen zerbitzuak
Kamera-operadoreak; laguntzaileak; zinemarako, publizitaterako eta telebistarako DIT/data wrangler-a; arte-zuzendaritza; eta bideo edizioa.
02
Azpitituluak
Bideo-azpitituluen transkribatzea, itzultzea eta txertatzea.
03
Cutaways
Baliabideak grabatzea Euskadin. Bigarren unitateak, timelapse, mikrosite-tarako klipak eta askoz gehiago.
04
Making of
Filmen, argazki-saioen eta ekitaldien “nola egin zen”.
05
Multimedia egokitzapenak
Bideo eta irudi animatuaren bihurketak eta optimizazioa, display publizitaterako eta mupi digitaletarako.
06
Ekoizpen zerbitzuak
Kanpoko ekoiztetxeentzako zerbitzuak.
Lankidetzak
Elkarlanak helburu partekatuetara garamatza, eta aukera ematen digu bide profesional berriak aztertzeko.