Skip links

Istorio guztiek hasiera bat dute…

… eta gurea honela hasten da:

Lathamen buklea zeluloidea bibraziotik eta tentsiotik isolatzen duen gailu sinple bat da, etengabe filmatzea eta proiektatzea ahalbidetzen duena.

Asmakizun horrek gure lehen urratsa definitu zuen, izena: Buklean. Ideia txiki bat zinematografiarentzat, urrats handia guretzat.

Dagoeneko X – 2015 [X=oraingo urtea] urte igaro dira. Gauza asko egin ditugu ordutik. Baina egiten duguna definitu beharko bagenu, honakoa litzateke laburpena: istorioak kontatzea. Irudiekin istorioak kontatzea gustatzen zaigu. Filmatzea da gure bidea.

Buklean gara filmatzen dugulako edo filmatzen dugu Buklean garelako?

Ezagutu gaitzazu eta horrela erantzuna jakingo duzu.

Nola egiten dugu?

Elkarrekin lan egitea nahi duzu? Hemen azalduko dizugu zein den gure lan prozesua:

Proiektuaren azterketa

Proiektua aztertzeko unea da, era guztietako sormenezko ideiak plazaratzen ditugu geroago "lurrera jaisteko". Prozesuaren une honetan sortzen dira proposamenak eta aurrekontuak.

Aurrekoizpena

Ideiak lurrera jaistea tokatzen da, gidoia idaztea, storyboard-ak sortzea eta produkzioa prestatzea tokatzen da.

Ekoizpena

Orain, proiektuaren alderdi sortzaileak, teknikoak eta logistikoak planifikatu eta antolatu behar dira, proposamena ahalik eta modu eraginkorrenean gauzatzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak lortu behar dira zure bideorako kalitate handiena ziurtatuz.

Errodajea

Proiektuaren muina atzemateko abilezia teknikoa eta sormena praktikan jartzen dira hemen. Fase honetan beharrezko material guztia filmatuko dugu, bideoa eta audioa, gero edizio-gelara bidaltzeko, azken fasera, "gidoiaren azken bertsioa" ere deitzen zaiona.

Muntaia eta postprodukzioa

Fase honetan errodajean grabatutako irudi eta soinu guztiak elkartuko ditugu. Fase hoentan eszenak editatzen dira, ikusmen- eta soinu-efektuak gehitzen dira, kolorea eta etalonajea zuzentzen dira. Kontatu nahi zenuena nahi zenuen bezala kontatzeko beharrezkoa den koherentzia narratiboa ematen diogu. Azken batean, zure bideoa sortzen dugu hemen.

Play
Play